Fernand Braudel Center, Binghamton University
http://fbc.binghamton.edu/commentr.htm
100. iruzkina - 2002ko azaroaren 1a
"Lula: itxaropenak beldurra garaitu
zuenekoa"
Urriaren 28an Luis Inacio da Silvak ("Lula") Brasilgo hauteskundeak
irabazi eta gero jendetzari eta munduari zera esan zion: "Gaur Brasilek
aldaketaren aldeko bozka eman du. Itxaropenak beldurra garaitu du". Esaldi
honek zehatz
mehatz jasotzen du gertatu zena eta gertaera beraren garrantzia azpimarratzen du.
Izan ere bazter haietan -azken urte honetan batez ere- eta ia leku guztietan beldurrak
itxaropenari hartu baitio aurre.
Uruguaiko Brecha aldizkariko zuzendariak hauteskundeez hitzegiterakoan
"latinoamerikar ezkerrak bertako historia guztian izandako garaipen
handiena izan zela adierazi zuen", "merkatu librearen jainkoen
zinegiteen zapore mingotsari" ezezko borobila. Latinoamerikako talde
herrikoi guztien erreakzioa poztekoa eta harritzekoa da aldi berean.
Liberalismoa eta Davos-en izpirituaren erreakzioa aldiz, beren buruari zer
egingo ote duten galdetzea da. Ez zekiten zer esan. Garaipen hau nolabait, Lula
eta bere Partido dos Trabalhadores (PT) delakoa erdialdera hurbildu izanari
leporatzen diote. Baina ez daude horrekin erabat ziur, izan ere agintari politikoek
eta Iparraldeko komunikabideek Lulari behin eta berriro erdialdera hurbildu
beharra azpimarratu baitzioten.
Gertakizun honekin aldera daitekeen beste gertakaria, Afrikar Kongresu
Nazionalaren garaipena izan zen 1994an Hego Afrikan. Hara egiten badugu
begiradatxo bat, egun hauetan Brasilen gertatutakoaren imajina txiki bat izan
dezakegu. Bien
artean alderagarria zer den adieraziz hasiko naiz. Lehenik eta behin biek indar
aurrerakoi gisara azaltzen dute heuren burua; borroka luze baten ondoren, beren
inguruko herrialde aberatsenean, orain hamar urte ezinezkoa litzatekeen
gertakaria.
Gauzak honela, orain dela hiru hilabete esatari gehienek Lulak lehen itzulian irabaziko
zuela aurrikusten zuten eta bigarren itzulian garaitu egingo zutela. Kontrakoa
gertatu da aldiz, botoen %61ekin irabazi baitu.
Hegoafrikan, AKN-k boterea lortzeak apartheid- arekin amaitzea esan nahi izan zuen
eta gehiengoaren gobernua eratzea. Brasilen, PT alderdia garaile izan eta boterera
iristeak langileen alderdi baten garaipena adierazi nahi du, herri
batean non klase ertainak beti izan duen boterea. Bi kasuetan botoa
gehiengoarena izan zen. Bi kasuetan aldaketa oso paketsua eta militarrek
muturra sartu gabekoa izan zen. Eta nola ez, bi herrialde hauek lehen oso paper
politiko garrantzitsua
(eta atzerakoia) jokatu izan zuten.
Bi kasu hauetan transizio paketsu hau posible izan bazen ez zen izan bakarrik alderdi
garrantzitsuenak zuen babes herrikoiarengatik baizik eta bertako negozio munduko
hainbat eragile nagusik bultzatutako eztabaidek haien aldeko joera erakutsi zutelako.
Esan nahi baitut azken hauek gobernu aldaketa bat bultzatzen zutela beren biziraupenerako
ezinbestekoak ziren hainbat lege finantziar mantentzearren. Horrela laguntza
eta babes batzuetan izkutua eta besteetan agerikoa eman zuten.
Hego Afrikako kasuan zortzi urte beranduago, hitzarmen hori muga bateraino bete
da. Brasilen ere gauza bera ikusiko dugulakoan gaude.
Zergatik lortu zen akordio hura? Enpresetako ikuspuntutik begiratuta,
beharrezkoa zelako konpromezu bat. Beldurra zioten ezker gobernu bati, haiekin
borrokan asko baitzeukaten galtzeko nahiz eta gobernu hori deusezteko aukerak
izan beranduago.
Gobernua pertsona gaitu eta azkarren eskuetan egongo zelakoan zeuden (bai AKN, eta
bai PT). Gainera herritarren babesa izango zuten pertson hauek eta haien ahalegin
erreformistak, muturrekoenak izanda ere "arrazoizkoak" izanen
zirelakoan
zeuden. Gobernuan egotera deitutako indar herritarrek, bazekiten egoera
ekonomikoa hobetzeko izan zirela hautatuak, jende arruntaren egoera hobetzeko
alegia, eta inbertsore handiak herritik bat-batean joateko mehatxuak erabat
kezkatzen zituen,
izan ere lotu nahi zuten kontrako erreakzioa eragin baitzezaketen, eta oso
azkar gainera. Bi aldeentzat, akordioa, pragamatikoa baino ez zen.
Mahai gainean dugun auzia zera da: ea egun, horrek merezi ote zuen herri
indarren ikuspuntutik. Boterera lortutako unean AKN eta PTren barnean hiru
talde ezberdindu zeuden: jende pragamatikoz osaturiko taldea, konpromezu
ideologikoek gutxi lotzen zuten jendea, haien politikaren helburu nagusia
boterea lortu eta bertan luze irautea zen: bigarren taldea, mugimenduaren
ideologia historikoarekin konpromezu sendoagoa zuena, baina alderdia bateratuta
mantentzearen beharra ikusten zuena
helburuak lortu nahi bazituen behinik-behin: eta hirugarren taldea, nahiko
jende gutxik osatua, ohiko ezker ideologiatik ateratzen zen edozer lehen bailehen
baztertu eta aurka egiteko prest zegoena.
Bigarren taldea zen gauzak egiteko gaitasun gutxien zuena, eta aukera gutxien zuena
beren nondik norakoa eta eragina mantentzeko. Hego Afrikan AKNren bazkide deitutakoen
artean bigarren talde honek oinarri instituzionala dauka, federakunde sindikala
dira (COSATU) eta Hegoa Afrikako Alderdi Komunista (SACP). Zortzi urte
beranduago COSATU eta SACP-k maiztasunez kritikatzen dute publikoki gobernua, baina
haien aliatu izaten jarraitzen dute. Eragin handia dute oraindik orain. Brasilen
ez dago antzekoa den deus formalik, nahiz eta Movimento dos Sem Terra (MST)
delakoak xede bera eduki eta bete dezakeen. Bi herrialdeetan hirugarren taldea
oso txikia izan da eta garrantzia eskasekoa.
Bi errealitateen artean zalantzarik gabe ezberdintasun nabarmenak daude. AKN 1994an
boterera ailegatu zenean, mundu-ekonomia egora nahiko hobean zegoen eta gobernu
Hego Afrikarrak ez zituen FMIren konpromezuak pikutara bidali. Gainera, Apartheidaren
aurkako mugimenduak mundu mailako adiera zuen eta horrek Mandela munduko
kultura zenbaiten heroi bilakatu zuen. PT eta Lula ez dira hain ezagunak, ez
Latinoamerikatik kanpo behinik behin. Nahiz eta Lula oso pertsoanaia
erakargarria izan, baliteke Mandelak duen mundu mailako karisma hori ez berdintzea.
Baina bestalde, Lula eta PTk beste gauza batzuk dituzte oso beren alde.
Latinoamerika ezker aldera ari da eragiten: Ertamerikan gertatzen ari dena
ikusirik batez ere Ecuador, Peru, Bolibia eta Argentina besteren artean. Beste
aldarte bat
dago kontinente guztian: eta hori Porto Alegreko aldartea da. Lula izan da
izpiritu hori bere gain hartu duena hasera batetik, eta orain babes dezake
Brasilgo gobernuaren baliabide eta prestigioarekin.
Brasilgo hainbat enpresa munduko jendek babesten badu, ez da pis aller bat
bezala izateagatik bakarrik, baizik eta brasildar entrepresen gaitasuna
handiagotuko duelakoan daudelako AEBen menpe dauden entrepresei aurre egin ahal
izateko.
Mercosur indartuko duela espero dute eta Amerikako Komertzio Librearen Eremuaren
(AKLE) aurrean erresistentzia eraikitzailea izatea. Militar brasildarrak ez badira
deseroso sentitzen aukeratua izan delako, Estatu Batuek babestutako Colonbia planaren
erabat aurka daudelako izanen da. Bortxakeriaren hedapenari oztopo gaindiezin
bat jarriko diola espero dute.
Lula boterean, ez da Sendero Luminoso ezta Txinako Iraultza Kulturala ere. PTk latinoameriketako
herrialde garrantzitsuenean errejimen aurrerakoi bat ezarriko du,
mundu-sistemaren herrialde garrantzitsuenetako batean. Indar honen ondorioz,
latinoamerikar ezkertiar eta erdialdeko ezkertiarrak bil daitezke datozen
urteetan. Baliteke Lulak oso azti jokatzea brasilgo finantziar politikari
dagokionean. Baina egia da Latinoamerika eta orohar munduko
neoliberalizazioaren aurrerakadarentzat
oztopo nagusi bilakatuko dela. Ez da bakarrik Brasilen itxaropenak beldurrari aurre
hartu izana, baizik eta itxaropenak itxaropena ereiten duela mundu osoan. Munduak
Iraqen aurkako Estatu Batuen erasoa espero duen bitartean -horrek ekarriko
duen desegonkortasunarekin- Lula hautatu izana kontraerasoaren seinale da,
kontraeraso egin dezakegula alegia.
Immanuel Wallerstein
Copyrigth-ren jabegoa, Immanuel Wallerstein. Kopia eskubide guztiak bere eginda. Iruzkinak
disko gogorrean kopiatu daitezke, euskarri elektronikoen bidez hedatu edo posta
elektronikoaren bidez igorri, baina ezin daitezke inongo euskarri inprimatutan
zabaldu copyright eskubideen jabe den pertsonaren baimenik gabe (iwaller@binghamton.edu).
Testuen izenburutetatik
ondorioztatzen denez, iruzkin hauek, zeinak hamabostean behin argitaratzen
diren, mundu garaikedearen inguruko hausnarketa izan asmo dute, beti ere epe
luzeko ikuspegiz.