Fernand Braudel Center, Binghamton University
http://fbc.binghamton.edu/commentr.htm
109. iruzkina, 2003ko martxoaren 15a
Bush daukan guztiarekin ari da jokoan
AEB-k ataka ederrean sartu dira. Bere presidenteak oso apostu arriskutsua egin du egokiera oso ahul batetik. Duela urte bete, gutxi gora behera, erabaki zuten Iraq-en kontrakoa erasoa burutzea. Helburua, AEB-en nagusitasun militarra agertzea eta bi xede hauek betetzea: 1) nagusiatsun nuklearrera hel zitezkeen guztiak intimidatu bere proiektuak alde batera utz zitzaten; 2) europarren ideia batzuk zapuztea, Europaren paper politiko autonomoa mundu-sistiman.
Orain artean, Bush-ek ez du
garaipen handirik lortu. Ipar Korea eta Iran-ek (eta akaso oraindik azaldu ez
diren beste herri batzuk) ugaltzeko beren proiektuak azkartu egin dituzte. Frantzia eta Alemaniak autonomoa
izatea zer den erakutsi dute. AEB-k ez dira gai izan Segurtasun Kontseiluan
dauden hirugarren munduko sei herrialdeak bere alde jartzeko, Iraq-en aurkako bigarren
erresoluzio baten alde bozkatzeko garaian. Gauzak honela, jokuzale bildurgabeko
baten gisan, Bush prest dago dena jokoan jartzeko dena irabazteagatik. Epe oso
motzean gerra bati emanen dio hasera, eta konfidantza osoa dauka garaipena epe
motzean eta nagusiki eskuratuko duela. Apostua sinplea da oso. Bushek
pentsatzen du, AEB-ek horrelako emaitza militara lortuz gero, askori damutuko
zaiola. Askori diodanean, club militarreko hautagai askori buruz ari gara eta
esperantza badu Bush-ek etorkizunean AEB-en erabakiak onartuko dituztela.
Bi emaitza militar
posible daude: Bush-ek nahi duena (eta espero duena) eta bestea ezberdina. Zein
aukera du Bush-ek Irakiarren kapitulazio azkar bat lortzeko? Pentagonoak behin
eta berriz ziurtatzen du beharrezko diren armen jabe dela eta berehalakoan
lortuko dutela. Erreserban dauden general askoz osaturiko zerrenda batek, bai
estatu batuar eta bai britaniarrak, euren ezkortasuna eman dute argitara. Nire
ustean (eta nire ustean hori da guztia) ez da ziurra garaipen azkar eta oso
bat. Badira hainbat faktore AEB-ei oso zailduko diotenak gerra aste batzuen
buruan irabaztea: irakiar buruzagien helburu desesperatu bat, irakiar
nazionalismoaren gogortze bat, kurduen ezezkoa Saddam-en kontra borrokatzeko
(ez gorrotatzen ez dutelako, baizik eta sekulako mesfidantza dutelako haiekiko
AEB-ek dituzten asmoez). Faktore hauen guztien konbinazioak zaildu ahal du, eta
asko gerraren emaitza. Ziurrenera hilabete asko iraungo du eta kasu horretan
nork baiezta dezake haizeak haien aldera joko duenik? Batez ere briainiar
iritzi publikoak eta gerora AEB-etakoak zein abelera izanen dute?
Hala eta guztiz ere,
pentsa AEB-ek berehalako garaipena eskuratzen dutela. Nire ustean, kasu
horretan Bush-ek berdinketa baino ez luke izanen: ez luke galdu izanen, baina
ezta irabazi ere. Zergatik baieztatzen dut hau? Garaipen batek egokiera
geopolitikoa bere horretan utziko baitu, egun den bezalakoa gutxi gora behera. Lehenik
eta behin zer gertatuko ote den Iraq-en garaipenaren ondoren. Esateko bakarra
dago, inork ez dakiela; eta ez dago batere garbi AEB-ek ere ba ote dakiten
bertan zer egin nahi duten ere. Baina dakigun gauza bakarra da jokoan dauden
interesak asko eta ugariak direla eta baita erabat deskoordinatuak ere. Eszenaleku
nahasi eta anarkikoan ari gara eta gerraondorean AEB-ek eragin erabakiorra
izatekotan denbora luze xamarrean bertan tropak mantendu beharko dituzke eta
diru asko erabili (benetan asko). AEB-en egoera ekonomikoa eta barne politika
ezagutzen duen edonork aski ongi daki Bushen administrazioari benetan zaila
eginen zaiola tropak bertan denbora luzean mantentzea eta are zailagoa joko
politikoan parte hartzeko beharko lukeen bezain beste diru eskuratzea.
Hau guztiaz gain,
munduak dituen gainontzeko arazo guztiak bere horretan mantenduko lirateke. Lehenik
eta behin palestinar estatu bat sortu ahal izateko gero eta aukera gutxiago
legoke. AEB-n garaipenak gobernu isrraeldarren begietara, bere jokamoldea
baieztatuko luke eta gogortzea baino ez luke ekarriko. Mundu arabiarra oraindik
ere haserreatuago legoke, hori posible bada noski. Iran-ek, noski, ez du etengo
bere karrera nuklerra eta are gehiago baliteke erosoago ibiltzea eremu horretan
behin Saddam Husssein desagertu eta gero. Ipar Korea-k bere propobokazioak
gehitu eginen lituzke, eta Hego Korea gero eta deserosoago legoke bere aliatu
den AEB-ekin, bere sarbide militarrari eusten baitio. Eta baliteke Frantzia
berean mantentzea denbora luzean. Horrela bada, esaten dudan moduan, Iraken
AEB-en garaipen azkar batek status quo ante geopolitiko batean utziko
gintuzke. Eta hau, nola ez, ez da AEB-etako belatzeek nahi dutena.
Baina pentsa dezagun
garaipen militarra ez dela hain azkarra izanen. Zer gertatuko litzateke
orduan? Kasu horretan
operazio guztia desastre geopolitiko galanta izanen da AEB-entzat. Pandemonium
bat gertatuko litzateke. AEB-ek bere etorkizunaren gainean zeresan gutxi
edukiko lukete, akaso Italiak duen bezain beste, hau da deus ere ez. Zergatik diodan hau? Pentsa
dezagun lehenik zer gerta daitekeen Irak-en. Irakiar erresistentziak Saddam
Hussein heroi bilakatuko du eta noski, badakite sentimendu horri nola atera
atarramentua. Iran eta Turkiak beren tropak iparralde kurdura bidaliko dituzte,
eta ziurrenera beren artean borrokatuko dira. Lehen une batean kurduak
iraniarren alboan koka litezke. Hau gertatuko balitz, Irak hegoaldeko chiitak
AEB-etako ahalegin militarren aurrean uko eginen dute. Saudiarrak bitartekari
aurkeztuko dute haien burua, baina ziurrenera bi aldeek ukatu eginen dute
honakoa.
Lurraldearen beste leku
batzuetan, Hezbollah-k ziurrenera isrraeldarrak erasotuko ditu. Erantzun eginen
dute eta ziurrenera Libanoko hegoaldea okupatzen saiatuko dira. Orduan
siriarrak sartuko al dira gerra horretan, Hezbollah-koak salbu uztearren? Modu
orokorragoan esanda, Libanoan duten papera salbu jarri nahi izango ote dute
siriarrek? Oso posible da. Baina kasu horretan isrraeldarrek, Damasko
bonbakatuko dute (akaso arma nuklearrekin). Isilik mantenduko al dira orduan
egipziarrak? Gainera pertsonaia hori dago, Osama Bin Laden, zeina ziurrenera
hain gustuko dituen gauza horiek prestatzen arituko den.
Eta Europa? Erresuma
Batuan ziurrenera alderdi laboristan errebelioa izanen da, alderdia banatuz
amai daitekeena. Blair-ek bere jarraitzaileekin jarrai dezake eta larrialdi
nazionaleko gobernu bat eratu kontserbadoreekin. Oraindik lehen ministroa
izanez jarraituko luke baina presio izugarria eratuko litzateke hauteskunde
berriak izan daitezen. Hauek ziurrenera Blair-ek galdu eginen lituzke, oso
emaitza kaskarrekin gainera. Gero, arazo txikia legoke, bere lege aholkulariek
adierazi dioten moduan. Britainiarrek NBE-ren onespenik gabe, Irak-en aurkako
erasoari ekiten badie, Nazioarteko Epaitegi Penalaren aurrean akusatu lezakete.
Aznar-en hauteskundeetarako aurrikuspenak Espainian, oso duda mudakoak bilakatu
dira, espainiar posizioaren inguruan bere alderdian bertan dauden
desadostasunak medio. Berlusconi eta ekialdeko eta erdialdeko europarrak orduan
hasiko dira hortzak erakusten.
Latinoameriakari
dagokionez, agur esaten ahal diogu Ameriketako Komertzio Librearen Akordioari
(AKLA edo ingeleraz FTAA). Bestalde Lula, Mercosur (estruktura komertzial eta
monetario moduan) berriz ere indarrean jartzen saiatuko da, eta gainera Chile
bertara sartzea lor dezake. Fox-ek arazo larriak izanen lituzke Mexikon. Asiar
hegoekialdean, bi herri nagusi musulmanek (Indonesia eta Malasia) Europari
parekatu nahian ekintza eremu autonomo bat era dezakete. Herri hauetan gainera
AEB-n oso lagun diren gobernuak daude orain. Gobernu filipinarrak, presio
handia jasango du militar estatu batuarrrak bertatik botatzeko. Eta ziurrenera,
Txinak japoniari esanen dio, hobe lukeela AEB-ekin dituen loturak lasatuz
joatea, eremu horretan etorkizun ekonomikoa izaten jarraitu nahi badu
behintzat.
2004 urtearen haseran, zertan utziko du honek guztiak Bush-en errejimena? AEB-etan gerraren aurkako mugimendu oso indartsu bat izanen du. Eta horrek alderdi demokrata Bush-en politika orokorraren aurrean benetan aurka jartzea ekar lezake. Ez da erraza, baina gerta liteke. Kasu horretan baliteke, demokratek hauteskundeak irabaztea.
Hau guztia gertatzen bada, Bush-ek benetan errejimen aldaketa bat lortuko
luke...Erresuma Batuan, Espainian eta AEB-etan bertan. Eta AEB-k ez dira jada garaitezina den
potentzia militarra izanen. Gauzak horrela, eta laburbiltzeko, Bush-ek
irabazten badu statu quo geopolitiko berri baten aurrean egonen da,
berak nahi baina askoz gutxiago dena. Eta galtzen badu, benetan galduko du. Nik
esango nuke, etorkizuna ez dela oso oparoa. Historialariek baieztatuko dute ez
zela beharrezkoa, irailaren 11ko erasoen ondoren hain jarrera ezinezkoa
hartzea.
Immanuel Wallerstein (2003ko martxoaren 15a)
© Immanuel Wallerstein
Copyrigth-ren jabegoa, Immanuel Wallerstein. Kopia eskubide guztiak bere eginda. Iruzkinak
disko gogorrean kopiatu daitezke, euskarri elektronikoen bidez hedatu edo posta
elektronikoaren bidez igorri, baina ezin daitezke inongo euskarri inprimatutan
zabaldu copyright eskubideen jabe den pertsonaren baimenik gabe (iwaller@binghamton.edu).
Translated for RED VASCA ROJA by Mikel Aldasoro
Jauregi and Aitziber Sarasola.
_____
Email this Commentary to a colleague
______________________________________________
Go to List of Commentaries