Fernand Braudel Center, Binghamton University
http://fbc.binghamton.edu/commentr.htm
111. iruzkina, 2003ko apirilaren 15a
“Kezka eta izua?”
Belatze estatubatuarrek
"kezka eta izua" agindu ziguten. Bete al dute? Haiek, baiezkoan
daude. Baina nor kezkatu eta izutu behar zutelakoan zeuden? Lehenik eta behin
irakiar erregimena eta bere barne jarraitzaileak. AEBek gerra nahiko erraz
irabazi dute militarki eta ziurrenera gerra luze eta gogorra izanen zela
aurrikusi genuenok okertu egin ginen (ez neu bakarrik, zenbait buru militar ere
bai). Baina onartu beharra den beste kontua belatzeek zuten argudio nagusi bat
nahiko baliogabetu dela, alegia, errejimen irakiarra meatxu militar serioa
zela.
Ondoziozta al liteke
modu horretan, gerra zentzugabekeria galanta zela esaten genuenok gainontzeko
guztian oker geundela? Ez dut uste. 2002ko uztail/abuztuan idatzi nuen Foreign
Policy [http://www.foreignpolicy.com/issue_julyaug_2002/wallerstein.html], artikulua ondoko esaldiekin
hasi nuen: "AEBk beherakadan? Gutxik uste izanen zuen egun horrela dela. Horrela
dela uste duten bakarrak estatubatuar belatzeak dira, eta garraxika ari dira
eskatzen beherakada ekiditeko planak burutzea". Belatzeak orain lortu dutelakoan daude. Beren
burruarenganako konfidantzaz josita dauzkate barrenak. Napoleon-en lelo bat
bereganatu dutela ematen du: "L'audace, l'audace, toujours l'audace".
Napoleon bikain
aritu izan zen...ez denbora luzez.
Erasoaldiak amaitu arte
ere ez dute itxaron Siriaren aurkako kanpaina bati hasera emateko. Siria
aukeratua izan bada hein handi batean AEBekiko duen politika oso lagunartekoa
ez delako da, Erdi Ekialdean gakoa delako eta militarki ia-ia defentsarik gabe
dagoelako. Irak-en txikizio handiko armak aurkitu ez direnez (oraindaino
behinik behin), AEBetako gobernua Sirian aurkituko dituztela apimarratu nahian
ari da. Rumsfeld-ek "Estatu Gaizkilea" deitu dio. Bush presidenteak
ondoko gomendioa egin die siriarrei: AEB lagundu behar dituzte.
Afganistandik Irak-era
mugitu direnean gauza bera egitea besterik ez dute lortu kanpaina ezberdinetan;
lehen zegoen erregimena zapaldu eta lekuan lekuko gerra jaun ezbedienei boterea
eman, gauza bera eginen ote du orain Irak-etik beste herriren baten aurkako
erasoa burutuz? Oso posible da. Siria izanen da hurrena, zein izango da
ondorengoa? Palestina, Saudi Arabia edo Ipar Korea eta Iran. Zalantzarik gabe
AEBetako erregimenaren zenbait barne ingurutan eztabaida gogorrak ari dira
izaten lehentasunen karietara. Baina estatubatuarrek meatxu militar
ezberdinekin jarraituko dutela ez dago zalantzan. Erregimena ziur dagoela
ematen du, etorkizuna bere esku duela (eta edukitzeko baimendua dago). Ez dute
duda-mudarik agertzen haien joeraren zuzentasunarekin. Izan ere, finean
Stalin-ek behin galdetu zuen moduan, Aita Santuak zenbat banaketa jasan izan
ditu?
Horrela bada ere, jarri
omen dituzten lehentasunak aztertzea komeni da. Lehena, Erdi Ekialdearen
berrantolaketa dela ematen du. Horrek hiru elementu oinarrizko ditu bere
baitan: erregimen arrotzak "garbitu", Saudi Arabiaren boterea
murriztu (baita lurraldetasuna ere), eta palestinarrei konponbide bat inposatu
batustanen errejimen bat onartaraziz. Horrexegatik aurkeztu dute Siria AEBn
segurtasunaren aurkako "meatxu" berri bat izanen balitz bezala.
Erdi Ekialdearen
berrantolaketari ekiten dion bitartean AEBek, nire ustean, lehentasuna emanen
diote Asiako ipar ekialdeko egoera izozteari. Bat-bateko ekintza militar bat
arrisku handiko izan liteke, eta belatzeak zain daude Txinak Ipar Korearrak
zirika ditzan beren nahi nuklearretan aurrera egin ez dezaten. Hau
behin-behineko sueten baten moduan uler daiteke eta horrek AEBetako belatzeei
denbora emanen lieke beste gauza batzuetaz arduratzeko. Ipar Korea
beranduagorako utziaz, esku bete lan ez daudenerako. Baina ez dute Ipar Koreako
erregimenari bizitzen uzteko asmo handirik.
Apustu eginen nuke,
bigarren lehentasuneko frontea barnekoa dela. Belatzeek AEBetako estatu
aurrekontuak moldatu nahi dituzte, horrela bertan gastu militarrak baino
geratuko ez direlarik. Honela fronte guztietan aurre eginen lukete beste gastu
guztiak kentzeko, zerga federalak murriztuz, gizarte asegurantza pribatizatuz,
eta ahal dituzten gizarte asegurantza eta mediku zaintza guztiak murriztuz. Oposizioan
daudenen adierazpen askatasuna murriztu nahi dute, horrela munduarekin hartu
emanak izateko garaian askatasun handiagoa izanen luketeelako. Horrekin
guztiarekin boterea ziurtatuko lukete. Aberri Legea delakoa behin betiko onartu
nahiko lukete lehen bailehen, izan ere lege honen klausula batek, hiru urte
barru desegitea aurrikusten baitu. Oraindainokoan Aberri Lege hau pertsona
arabiar edo musulmanei ezarri zaie batez ere, baina baliteke agintari federalek
legearen eremua behin eta berriro zabaldu nahi izatea. Bi fronte hauetan 2004ko
hauteskundeak erabakiorrak izanen dira.
Europa ziurrenera
hirugarren lehentasuna da. Belatzeek suposatzen dute Europako erresistentzia
edota AEBetako oposizioa apurtzea, Erdi Ekialdeko erresistentzia apurtzea baino
zailagoa izanen dela. Beraz, piska batean itxoingo dute europarren borondatea
zitalki ahultzeko, behar bezalako izu eta egoera samina sortu arte. Bitartean,
AEBetako belatzeek tropak Kolonbiara bidaltzea erabaki dezakete, AEBk Kubaren
aurkako erasoa presta dezakete, eta haien giharreak landu munduan barrena
edozein herrialdeetan.
Onartu beharra dago
belatze estaubatuarrek ez dutela gauerdiko ahuntzaren eztularen moduan
pentsatzen. L'audace, l'audace,
toujours l'audace... Foreign Policy artikulo horretan bertan nik zera
esaten nuen: AEB egun benetako boterea falta duen superpotentzia da, inork
kasurik egiten ez eta inork errespetatzen ez duen munduaren lider bat, eta
kontrola ezin duen kaos baten erdian noraezean arrisku handiz dabilen nazio
bat. Egun balorazio
hori berriz eginen nuke, Iraken konkista ostean. Nire iritziaren oinarria AEBen
beherakada da mundu-sistima honetan. Beherakada muinekoa da eta ez behin-
behinekoa, ezin zaio bueltarik eman. Bazitekeen azkartasunez kudeatzea, baina
hori da egun prezeski egiten ari ez dena.
Muineko beherakadak bi
osagai nagusi ditu: Bata ekonomikoa da eta bestea politiko/kulturala. Osagai
ekonomikoa oso sinplea da. Oinarrizko gaitasunez hitzeginez gero –kapital
erabilgarria, giza trebetasunak, ikerketa eta garapena- Mendebaldeko Europa eta
Japonia/Ekialdeko Asia, AEBen parean leudeke. AEBn moneta abantaila –dolarra
erreserba moneta gisara- atzeraka ari da eta ziurrenera laster desagertu eginen
da. AEBn abantaila esparru militarrean desabantaila bihurtzen da epe laburrean
ekonomiaren osagaiean, izan ere, entrepresa produktiboen kapitala eta
berrikuntzak desbideratzen baititu. Mundu-ekonomia, jada luzera doan,
geldialditik altxatzen hasten denean, litekeena da Mendebaldeko Europa eta
Japon/Ekialdeko Asiako entrepresak hobeki ibiltzea entrepresa estatubatuarrak
baino.
AEBk beherakada
ekonomiko geldiarazlea galgatu izan badu besteren lepora izan da. Bere
lehiakideen aurretik egon izan bada azken hogeita hamar urteetan bide
politiko/kulturalak erabili izanagatik da, Sobiet Batasuna izan bazelako eta
horrexek ematen ziolako legitimitate eskas bat (mundu askearen lider moduan). Azken
estatu horren desagerpenak nahi hori benetan zapuztu zuen eta mundu-sistiman
benetako anarkia bati hasera eman zion –gerra "etnikoak" sobietar
eremua izan zenean, afrikar herrialde askotan gerra zibilak, Golkoko bi gerrak,
Kolonbiako gerra jada minbizi bihurtu dena, eta Hirugarren Munduko herrrialde
askotan atzerapen ekonomiko nabarmenak-.
Reagan, George Bush
aita eta Clintonen gobernuetan, AEBak Mendebaldeko Europa eta Japonia/Ekialdeko
Asiarekin negoziatzen jarraitu zuten, nolabait, Ipar-Hego borroka horretan alde
berdinean mantentzearren. Geroge Bush semearekin, belatzeek estrategia hori alde
batera utzi dute eta beste estrategia batekin ordezkatu dute; alde bakarreko
matxismoa [testu orijinalean sic]. Orain gainerako leku guztietan
haserrea da nagusi eta Saddamen gaineko garaipenak gehiago haserratuko ditu. Ez
erabat izututa egon arren, baizik eta prezeski horrexegatik.
Legitimitateari
dagokionean, bi gauza esan behar dira. Martxoan, AEBek Nazio Batuen
Erakundearen Segurtasun Kontseiluaren erresoluzio bat bazterreratu behar izan
zuten. AEBentzat benetan auzi garrantzitsua zen. Bertan eginahal guztiak egin
zituzten, George Bushek mundu guztiko buruzagiei behin eta berriro egindako
telefono deiak barne. 50 urtetan lehen aldia izan zen AEBk bederatzi bozketako
gehiegoa lortu ez zutela Segurtasun Kontseiluan. Benetako umilazioa izan zen.
Bigarrrenik, ikustagun
"inperio" hitzaren esanahia zein den. Duela bi urte arte
inperialismoaz hitzegitea munduko ezkerrari zegokion. Bat-batean, belatzeak
hitz hori erabiltzen hasi ziren, esanahi positiboarekin betiere. Orduan
mendebaldeko zenbait europar, ezkertasunagatik batere sospetxagarriak ez
direnak, hitz hau erabiltzen hasi ziren AEB modu inperialean jokatzen ari
zirela salatuz. Saddan Husseinen agerraldiaz gero, hitz hau albistegi guztietan
agertzen da. Inperial(tasuna) hitz deslegitimiatzailea da, belatzeek hitz hau
erbiltzea bizkorra dela uste badute ere.
Botere militarra sekula
ez da nahikoa izan munduko historian gailentasuna mantentzeko. Legitimitatea
beharrezkoa da, munduaren zati handi batek aitortzen duen legitimitatea behinik
behin. Belatze estatubatuarrek benetan eten dute AEBn legitimitate nahia, eta
horrekin AEBk erabat ahuldu dituzte areatza geopolitikoan.
Immanuel Wallerstein (2003ko apirilaren 15a)
© Immanuel Wallerstein 2003
Copyrigth-ren jabegoa, Immanuel Wallerstein. Kopia eskubide guztiak bere eginda. Iruzkinak
disko gogorrean kopiatu daitezke, euskarri elektronikoen bidez hedatu edo posta
elektronikoaren bidez igorri, baina ezin daitezke inongo euskarri inprimatutan
zabaldu copyright eskubideen jabe den pertsonaren baimenik gabe (iwaller@binghamton.edu).
Translated for RED VASCA ROJA by Mikel Aldasoro
Jauregi and Aitziber Sarasola.
_____
Email this Commentary to a colleague
______________________________________________
Go to List of Commentaries