Fernand Braudel Center, Binghamton University
http://fbc.binghamton.edu/commentr.htm
Comentario núm. 122, 1 de
octubre de 2003
"Cancun: eraso
neoliberalaren zartadura "
Cancun borrokaldi geopolitiko
iragankor bat baino askoz ere gehiago da. 70. hamarkadan hasitako ofentsiba
neoliberalaren lur ematea da. Gertakizun honen garrantziaz jabetzeko,
hastapenetara jotzea komeni da.
70. hamarkadak mundu-ekonomia kapitalistarako
bi ziklotan puntu kritiko bat ekarri zuen. Mundu-ekonomiaren gelditze luze
baten hasera izan zen, Kodratief-en B fase bat, eta oraindik ez gara bertatik
atera. Mundu-sisteman AEBn hegemonia maldan behera hasi zen momentua ere izan
zen. Mundu-ekonomiaren geldiuneak mozkinaren tasan beherkada handiak ematen
direnean gertatzen dira. Industria nagusien arteko konpetentziaren ondorioz
gertatzen dira, superekoizpena dagoenean. Hauek bi motatako borroka
geopolitikoak eragiten dituzte: kapitala gordetzen duten zentro nagusien arteko
borroka (AEB, Mendebaldeko Europa eta Japon/Ekialdeko Asia). Borroka honetan
mozkin gutxi izatearen ondorio lazgarriak gainerakoen kontra botatzen saiatzen
da beraietako bakoitza. “Langabeziaren esportazioa” deitzen diot nik borroka
horri, eta jada 30 urte ari da irauten. Hiru hauetako zentro bakoitza ondorengo
garaietan hobeki moldatu da (Europa 1970ean, Japon 1980an eta AEB 1990eko
bigarren erdialdean).
Bigarren borroka geopolitikoa aldiz, zentroa eta periferiaren artean ematen dena da, Iparraldea eta Hegoaldea. Iparraldea Hegoaldeari lapurretan saiatzen da, Hegoaldeak izan zezakeen edozein mozkin txiki kentzen dio Iparraldeak. Honi Kondratief-en A fasea ere gehitzen ahal zaio (1945-1970). Denok dakigun moduan 1970az geroztik Latinar Amerika, Afrika, Ekialdeko Europa eta Asiako Hegoaldeak ez dituzte une gozoak izan orohar. Eremu horietatik zertxobait hobetu zuen bakarra, Asiako Ekialdea eta hegoekialdea izan ziren. 1990eko finantziar krisirarte behintzat bai. Baina beti egonen da periferian lekuren bat beherakada garaietan egoera hobea ezagutuko duena, izan ere zailtasuneta dauden industriak norabait jo behar izaten baitute.
Denbora epe zail horietan kapitalistak
elkarren arteko liskarretan sartzen ziren (beren sarrerak mantentze aldera).
Liskar horien arrazoiak: hein batean produkzioa berkokatu beharra eta batez ere
finantziar espekulazioa. Orduan hasi zen izen bakarra duen gertakizuna: lehengo
A fasean Hegoaldeak eta Iparraldeko langileek lortutako hobekuntzen aurkako kontraofentsiba.
Hori da “neoliberalismoa” deitu dena. Kontraofentsiba horren erakustaldi
politikoaren oinarria batez ere britainiar alderdi kontserbadorearen eta
AEBetako alderdi errepublikarraren aldaketa bermatzea zen. Keynes-en
jarraitzaile moderatu izatetik, Milton Friedman-en pentsakizun okerren
jarraitzaile sutsu izatera pasa ziren. Mrs. Thatcher Britainia Handiko lehen
ministroa izan zenean eta Ronald Reagan AEBetako presidente, nazio eta
nazioarteko politikan eskuinalderako biraje nabarmena eman zuten. Baina batez
ere haien alderdien antolakuntzetan aldakuntza nabarmena egin zuten. Helburua
aldaketa honekin guztiarekin etxeko politika eskuinera eramatea zen erabat.
Politika kontserbatzaile berri honek enpresarien hiru diru sarrera nagusienen
atzerapena ekari zuen: soldatak, kostoak barneratzea kalte ekologikoak
saihestearren eta ongizate gizartea finantziatzeko estatuko zergak.
Iparraldeko herri guztietan politika hau
bera koordinatzen saiatu ziren instituzio berri batzuk eratu ziren. Bereziki
Hirualdeko Batzordea eratu zen, G-7 eta Davoseko Munduko Ekonomia Foroa.
Proposatu den politika ekonomiko berriari Washingtongo kontsentsua deitu izan
zaio. Lehenik eta behin esan beharra dago, Washintongo Kontsentsuak
desarrolismoa deitzen zena ordezkatu zuela, aurreko periodoan mundu mailan
agindu zuen politika ekonomikoa izan zen hura (1960 hamarkadaren amaiera
aldera, “garapenaren hamarkada” izanen zena aldarrikatu zuten).
Desarroilismoaren oinarrizko esana zen edozein herri “garatzen” ahal zela bere
Estatuak politika egoki bat jarriz gero martxan. Azkenean munduan herri
aberatsak edo ez hain aberatsak egonen zirela aldarrizkatzen bazuten ere,
desarroilismoak ez zuen etekinik eman (ezin zuen ongi ibili). 1970 hamarkadaren
erdialdera argi geratu zen, horrela behintzat ezin zuela izan.
Bere ordez, Washingtongo Kontsentsuak
mundua “globalizazioaren” garaian sartu zela aldarrikatu zuen. Merkatu askearen
garaipena adierazten zuen honek, ekonomian Estatuak batere partehartzerik ez
izatea eta batez ere kapital eta ondasunen higikortasunak estatuen mugarik ez
ezagutzea. Washingtongo gobernuak haien gobernuei agindu bat eman zien, batez
ere hegoaldeko herriei: desarroilismoaren ametsekin amaitzeko eta beren mugen
irekiera baldintzagabea burutzeko. Mrs. Thatcherrek argi adierazi zuen ez
zegoela gauzak egiteko beste modurik. Bere divisaren esanahia (TINA, There Is
No Alternative, ez dago alternatibarik) zen, horretara makurtzen ez zen gobernu
orok zigorra jasoko zuela. Zigorra, munduko merkatuaren aldetik lehenik eta
behin eta estatu arteko instituzio guztien aldetik bestetik.
1970 hamarkadara arte, estatu arteko
instituzioak ez zuten jokatu paper garrantzitsurik borroka geoekonomikoetan,
eta horri ez zaio behar adinako harretarik jarri. Munduko Moneta Foroa (FMI)
eta Munduko Bankua, Washingtongo Kontsentsuaren patrozinatzaile sutsu bilakatu
ziren. Paper hori jokatu ahal izan bazuten, Hegoaldeko herriei esker izan zen.
Izan ere herrialde hauek mundu ekonomiak zuen geldialdiak erabat ikutu zituen
eta beren diru kontuei eutsi nahi bazieten erabat kanpoko dirua eskatzera joan
behar izan zuten. Bereziki FMI-k mailegu horiei baldintza benetan txarrak jarri
zizkion eta horrek herrialde horietan gizarte zerbitzuak murriztea ekarri zuen
ezinbestean. Finean herrialde hauek ehentasuna kanpo zorra kitatzeari eman
behar izan zioten beste edozein gauzaren gainetik.
1980ko hamarkadan, beste pauso bat ematea
erabaki zuten. Munduko komertzioaren Erakundearen (OMC) ideia 1940ko
hamarkadakoa da, baina kapitala gehitzen duten erakunde ezberdinen arteko
desadostasunengatik gelditu zuten. 1980ko hamarkadan martxan jarri bazen,
Iparraldeko herrialdeek lortutako akordioari esker izan zen, Washingtongo
kontsentsua inposatu ahal izateko bide egokia izan zitekeelakoan. Teorian,
OMC-k mugak irekitzea defendatzen du, munduko merkatuaren gorazarrea. Arazo
garrantzitsua da Iparraldeak ez duela sekula hori benetan nahi izan. Hegoaldeko
herrialdeek mugak ireki zitzaten nahi zuten, baina bakoitzak bereak ireki
beharrik gabe.
AEBek Ipar Amerikako Komertzio Librerako
Asoziazioa (ALCAN) sortzea lortu ondoren, eta Europak bere batasun ekonomikoan
aurrerapenak egin ostean, Iparraldeko herrialdeen OMCren egitaraua martxan
jartzeko garaia zela hausnartu zuten. 1999an izan zen Seattle-en egindako
bileran, baina Iparraldeak gehiegi itxoin zuen. Washingtongo Kongtsentsuak
sortutako gaitza –langabezia gero eta handiagoa, zartatze ekologikoa, jakien
autonomia deuseztea,- handia zen jada eta protesta ekimen ugari eragin
zituzten. Espero ez zen indarra izan zuten eta talde ezberdin asko elkartu
ziren; hasi anarkistekin eta sindikatu eta ekologisten jarraitzen ahal da.
Haien protesta jarraiek batzar hartatik ezer ez ateratzea lortu zuten. Gainera,
Seattlen AEB eta Mendebaldeko Europa aurrez aritu ziren borrokan beren babes
politikak zirela eta. OMCren batzarra beraz inongo emaitzik gabe amaitu zen.
Momentu horretan bi gertakari oso
garrantzitsu jazo ziren. Lehena Munduko Foro Sozialaren (FSM) jaiotza izan zen,
azken honen lehen hiru bilkurak Porto Alegren izan dira. Hemendik mugimenduen
mugimendu bat antolatu da neoliberalismoaren aurka, Washingtongo kontsentsuaren
aurka eta Davoseko foroaren aurka. Orain artekoan ospe handia izan du mugimendu honek. Bigarren gertakaria irailaren 11koa izan da.
Horrek ekarri duena izan da Bushen dotrina, AEBk “terroristatzat” daukaten
edozien herriren aurkako ekintza prebentibo unilaterala jartzen ahal dela
martxan.
Lehen momentu batean Irailaren 11ko atentatuek mundu mailako babesa eman zioten “terrorismoaren” aurkako borrokari. Hau gertatu eta gutxira elkartu zen OMC Doha-n. Bilkura hartan Iparraldeko herrialdeak Hegoaldeko herrien gainetik jarri ziren behin-behinean. Une horretan akordio berri bat jarri zen abian munduko muga ekonomiko guztiak gehiago irekitze aldera; itun bat ezarri zitzaien ia mehatxupean herrialde hauei. Itun horiek Cancunen zehaztu nahi ziren aurten (2003).
Beste behin ere, Cancun beranduegi heldu zen. Cancun eta Dohako bilkuren artean Irakeko inbasioa gertatu zen eta horren ondorioak latzak izan ziren. AEBen aurkako iritzia ekarri zuten eta beren ejerzitoaren hutsune handiak erakusgai geratu ziren. Porto Alegreko indarren aldean, harrez gero munduko ideia bakezaleak are indartuago daude; modu berean Hegoaldeko herrialdeen artean indar handia egin ahal izan zen gerraren aurkako jarrera manten zezaten.
Cancunen Iparraldeko -hein handian edo txikiagoan- indar batuek, Hegoaldeko mugak irekitzea proposatu zuten ondasun eta kapitalarentzat. Zentzu horretan Hegoaldeko jabego intelektuala babestu nahi zuten (patenteak) samurtze eta kontrabentzioaren aurka. Hegoaldeak ordea kontraerasoa egin zuen. Brasilek iniziatiba hartu zuen 21 lagunek (Txina, India eta Hegoafrika barne zirela) osatutako taldea eginez. Hegoaldeko nekazaritza eta industriarentzat Iparraldeko mugak irekitzea eskatzen zuten. Borroka honetan 21eko taldeak, potentzia ertainak izaki, herrialde txiroenen babesa jaso zuten, bereziki herrialde afrikarrena. Iparraldeko herrialdeak ez zeudenez prest Hegoaldeko herrialdeei inongo kontzesiorik egiteko (barne arazo politikoengatik), Hegoaldeak ere ez zuen amore eman eta ez aurrera eta ez atzera geratu ziren.
Honakoa mundu guztiak ikusi du Hegoaldeko herrialdeen garaipen moduan. Garbi kusi behar da garaipen hau posible izan bazen AEBen ahuldade geopolitikoarengatik eta Porto Alegreko indarren tinkotasunari esker izan zela. OMC, egun hilda dago. Paperaren gainean baino ez dago bizirik, nazioarteko beste hainbat instituzioren moduan, baina izan duen garrantzia ez du edukiko.
AEB egoera oker hau
ekintza unilateralen bidez konpondu nahi dute. Laster ikusiko du Hegoaldeko
herri esanguratsuenekin itun unilateralak sinatzea ez dela erraza izanen. Hegoaldea
orain FMI-aren eta Munduko Bankuaren aurkako ekimenak garatzen hasiko da eta
jada ofentsiba hori hasi da. Kirchner presidente arjentinarraren erresistentzia
gogorrak garbi utzi du jarrera oldarkor hori errentagarria izaten ahal dela. Ez
da denbora asko pasako “neoliberalismo” hitzak aspaldiko garai ankerrak gogora
ekartzeko besterik balio ez duela adierazten duten garaiak ailegatu arte.
Immanuel
Wallerstein
Copyrigth-ren jabegoa, Immanuel Wallerstein. Kopia eskubide guztiak bere eginda. Iruzkinak
disko gogorrean kopiatu daitezke, euskarri elektronikoen bidez hedatu edo posta
elektronikoaren bidez igorri, baina ezin daitezke inongo euskarri inprimatutan
zabaldu copyright eskubideen jabe den pertsonaren baimenik gabe (iwaller@binghamton.edu); fax 1-607-777-4315.
Testuen izenburutetatik
ondorioztatzen denez, iruzkin hauek, zeinak hamabostean behin argitaratzen
diren, mundu garaikedearen inguruko hausnarketa izan asmo dute, beti ere epe
luzeko ikuspegiz.
_____
Email this Commentary to a colleague
______________________________________________
Go to List of Commentaries