Fernand Braudel Center
http://fbc.binghamton.edu/commentr.htm
84. iruzkina, 2002ko martxoak 1
ZERGATIK MANTENDU NATO?
NATO (Atlantiar Iparraldeko Itunaren Erakundea) erakundea 1949 apirilaren 4ean sortu zen eta bere barnean "Atlantiar Iparraldeko" 12 herrialde batu ziren. Hasera batean SEBSek 1948ko ekainaren 24ko Berlinen aurka egindako blokeoaren erantzuna izan zen, baina bere zabaltasunean Gerra Hotzaren Mendebaldearen eraketa militar zentrala izan zen, eta berau Mendebaldeko herrialdeek osatzen zuten. Beraz, argi pentsatzen ahal zen, gerra hau amaitutakoan NATO desagertu eginen zela, baina ez zen hala suertatu. Are okerrago dena, bizi izaten jarraitu zuen eta lehen Vartsoviako Itunaren partaide ziren Ekialdeko herrialde batzuk, orain erakunde honetako partaide dira. Vartsoviako Ituna izan zen Gerra Hotzak iraun zuen urteetan NATOren kontrako aldea.
Baina geure buruari
zera galdetu behar diogu: Zergatik? Zeintzuk xede ditu NATOk? Zein suposatzen da dela bere betebeharra? Nori galdetzen diogun
tamainako erantzuna jasoko dugu. Erakunde moduan NATO bere horretan
mantentzeak, lau agente ditu: Estatu Batuak, Gerra Hotzean kide izan ziren
gainontzeko estatuak (1952az geroztik 15 kide), kide berriak eta Ekialdetik,
Europa Erdialdetik eta Errusiatik bertako kide izanen direnak. Lau hauetako
bakoitzak ikuspuntu ezberdina dauka eta baita gogo ezberdinak ere.
Europar Mendebaldeko
estatuez has gaitezen hizketan. NATO eratu zenean, Sobietar Batasuna mehatxu
militarra zela pentsatzen zen eta horren aurrean babes militarra eratzeko
helburua izan zuten. Estatu Batuetako tropak Europan geratzeko berme eta
ziurtasuna ematen zien Itunak, eta eraso bat egonen balitz, edo Berlingo
blokeoa izan zitekeen bezalako neurri militar baten aurrean, batera jokatuko
zuten ziurtasuna zuten bai batak eta bai besteek. Nola, ez herrialde hauetan
guztietan NATOren aurkako pertsonak eta erakundeak egon ziren, edo aurka ez
bazeuden ere, ez zuten begi oso onez ikusten behintzat. Esaterako hor zeuden
Alderdi Komunistak, bakearen aldeko mugimenduak, eta besteren bat ere bai.
Baina esan daiteke herrialde hauetako gehiengo handi bat ados zegoela.
Beste modu batean izan
ez zitekeen modura, kexak ere egon ziren: oraindik koloniak zituzten
herrialdeek pentsatzen zuten ituna beren kolonien babesera luzatu eta zabaldu
behar zela. Baina nahi hori erabat alde batera utzi zuten Estatu Batuek, izan
ere bere laguntza militarra eta kidego politikoa ukatu egin baitzien nazio
askapen mugimenduen aurka zeuden Europako herrialdeei. NATO erakundea erabat
Europa eta Atlantiar gatazketara mugatu zen ituna izan zen. Denbora horretan
guztian Estatu Batuek eskakizun bat izan zuten; NATOko indarren komandate
nagusia jeneral estatubatuar bat izatea. Eskakizun hau onargarria izan zen
mendebaldeko Europako estatuen ustean, horrek Estatu Batuak itunean jarraitzeko
bermea adierazten baitzuen.
Mendebaldeko Europa
ekonomikoki eta politikoki indartsuago egin zenean, eta Europar Batasuna
eraikitzen hasi zenean, serio hasi zen europar ejertzito bat eratzeko beharra
aztertzen. Frantzia eta Alemania 1987an helburu hau bultzatzearen alde ageri
ziren. Estatu Batuak auzi honi zegokionean oso hotz azaldu ziren. Publikoki ez
zuten beren desadostasuna azaldu, baina ahal izan zuten guztia egin zuten ideia
hau atzeratu edo saboteatzeko; zentzu berean mendebaldeko Europako edozein
estatu, modu batean ez bazen bestean NATOn "egon beharra" azpimarratu
zuen. Dena dela Vartsoviako Ituna desagertu zenean, eta gero 1991n Sobietar
Batasuna bera, europar ejertzito bat eratzeko asmoak gero eta aurreratuagoak
zeuden.
Estatu Batuek neurriak
hartzeari ekin zieten, betiere europar ejertzito bat eratzekotan,
independientea izan ez zedin. Esate baterako neurri bat izan zen, paper baten
sorrera NATO barnean zeuden europar estatuentzat: "bakea mantentzea"
gerra bukatu zenean (AEBk irabazitako noski); ideia hau praktikan jarri zen
Bosnian, Kosovon, eta hein batean egun Afganistanen. Europarrei egokitzen
zitzaien beraz Estatu Batuetako iritzi publikoaren ustez politikoki okerra zena
"garbitzea", eginbehar zikin eta gustuko ez dena, baina aldi berean
epe luzera oso garrantzikoa ez dena.
Eta NATO zabaldu
"eginen" zen. Zergatik zen hau hain garrantzizkoa? Ituna orain noren
aurka arituko zen?Europa erdialdeko eta Ekialdeko estatuen sarrera NATOn
(hiruren kasuan sarrera onartuta dago eta beste batzuena bidean) bi jomugarekin
egin zen: mendebaldeko Europako estatuek gero eta zailago, ezinezko ez
esateagatik, izan zezaten Errusiarekin inolako bateratze politiko edo militarra
burutzea. Horixe da Estatu Batuen amesgaizto geopolitiko okerrena, nahiz eta
Txinaren botere militarrak ere asko kezkatzen duen. Bigarren mailan, mendebaldeko
Europaren bateratze kultural eta politikoa zailtzea. Horretarako amerikarren
aldeko Europa erdialdeko eta Ekialdeko elementuak sartuko ditu Europar
Batasunean. Behin NATO zabaldu zenean, Europar Batasuna estutu zuten berehala
"zabal" zedin, gutxi gora behera NATOn egin zen moduan. Honek ez ditu
bakarrik politikoki indartsu izanen den Europa sortzeko zailtasunak ekarriko,
ekonomikoki ere ahuldu egit! en du, mendebaldeko Europaren baliabide
ekonomikoak (ez Estatu Batuetakoak) bideratu beharko baitira Erdialdeko eta
Ekialdeko Europan hobetze aldera jo nahi bada behintzat.
Erdialdeko eta
Ekialdeko europarrak aldiz, oso gustura daude egitea egokitu zaien rol
horretan. "Europaren" zati izan nahi dute eta mendebaldekoen
antzekotzat hartuak izan daitezen nahi dute. Baina Estatu Batuen munduko
partaide izateko nahia handiagoa da haiengan eta nola edo hala AEBei lotuta
egon nahi dute. Handik, lurrean dagoen paradisu baten moduan ikusten dira
Estatu Batuak eta Errusiaren beste aldea. Haiek nahi izanen luketen azken gauza
Errusia Europako edozein erakundetan sartzea izanen litzateke.
Errusiarrak bistan den
moduan, ez dira itsuak eta gertatzen ari den guztiaz aski ongi jabetzen dira. Lehenik
eta behin, mehatxupean NATOren zabaltzea geldiarazi nahi izan zuten. Baina
mehatxu horiek losintxak baino ez ziren eta ez zuten inor mindu, are gutxiago
Estatu Batuak. Orain, beraz, atzeko atetik sartzea erabaki dute, NATOren egoera
hobeki kontrolatzen ahalko dutela uste baitute barne-barnetik. Akordio berezi
bat garatzen ari dira (19+1 moduan ezagutzen dena kale hizkuntzan), non Errusia
NATOren ia kide izendatzen den.
Bi galdera egin beharko
genituzke gertatzen ari den honen inguruan: Zergatik utzi dute mendebaldeko
europarrek hau honela gertatzen? Eta zer nahi dute benetan Estatu Batuek?
Lehenengo galderaren erantzuna bigarrenarena baino zailagoa da. Elementu bat
baino gehiago dira erantzun beharrekoak mendebaldeko Europaren aldetik. Oraindik
jende heldu izugarri dago (eta nola ez botere kontseiluetan oso ongi
ordezkatuta daude) Estatu Batuei "eskerronez" begiratzen dienik eta
esker on hori ordaintzeko moduetan pentsatu behar dela. Batzuk ados daude
Europaren etorkizuna Estatu Batuen eskutik helduta ikustean, batez ere
zibilizatu gabe dauden herri batzuen aurrean.
Baina agian oraindik
ere garrantzitsuagoa da europarrak, aztergune geopolitiko azkar horiez gain,
bateratze politikoaren abiadurarekin mesfidati egotea. Eta hori horrela izanda,
ez dute batere argi ikusten Errusia etxean sartu nahiaren abiadura eta
zenbateraino nahi dituzten ondoan. Europak noizbait benetako potentzia
ekonomiko eta politiko bat eratu nahiko balu, ezinbestean Errusia beharko luke
aldamenean; indar militar europarra gogortzeari begira eta europar barne
merkatu ekonomikoari begira.
Estatu Batuei dagokionean, harrigarriena, honen guztiaren ondoren NATO gero eta gutxiago behar eta nahi izatea da. Mantendu nahi badute Europa bere kontrol edo eraginpean izateagatik da, baina ez dute militarki miresten. Irailaren 11ko erasoen ondoren garbi asko geratu zen hauxe bera. Irailaren 13an Lord Robertsonek NATOren izenean hitz egin zuen eta Itunaren 5. artikuluaren izenean behar izanen zen laguntza militar guztia eskaini zuen. Artikulu hau ez zen abian inoiz jarri orain artekoan. Esku luzatze hori, albo batera utzia izan zen isilpean. Estatu Batuek arrastaka daramaten untzi militar zahar baten gisara ikusten dute NATO. Kosovon bertan, NATOren izenean egin ziren gatazkak. Militar estatubatuarrak beste kide batzuekin erabakiak hartzeko garaian liskarrak izan zituzten eta ez daude egoera horiek onartzeko prest, ez zitzaien batere gustatu eta ez dute hori errepika dadin nahi. Estatu Batuak oso ziur daude, ez dute NATO behar eta munduko egoera militar! ra haien kabuz menpera dezaketelakoan daude. Europarrek laguntza logistikora mugatu beharko lukete eta Estatu Batuek nahi duten bakea mantentzera.
Xelebreena da azken
egun hauetan Estatu Batuak NATOren indarra -eta batek daki bizi iraupena bera-
zalantzan jartzen aritzea.
Immanuel Wallerstein (2002ko martxoak 1)
© Immanuel Wallerstein 1998, 1999, 2000, 2001.
Copyrigth-ren jabegoa, Immanuel Wallerstein. Kopia eskubide guztiak bere eginda. Iruzkinak
disko gogorrean kopiatu daitezke, euskarri elektronikoen bidez hedatu edo posta
elektronikoaren bidez igorri, baina ezin daitezke inongo euskarri inprimatutan
zabaldu copyright eskubideen jabe den pertsonaren baimenik gabe (iwaller@binghamton.edu).
Testuen izenburutetatik
ondorioztatzen denez, iruzkin hauek, zeinak hamabostean behin argitaratzen
diren, mundu garaikedearen inguruko hausnarketa izan asmo dute, beti ere epe
luzeko ikuspegiz.
Translated for RED VASCA ROJA by Mikel Aldasoro Jauregi and Aitziber Sarasola.